Bestak 2024

Lesakako sanferminak uztailaren 5etik 10era ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 5a, 19:00

Igandean ospatuko dute San Fermin egun handia Lesakan ere eta orduan dantzatuko dute Zubigainekoa.

Larunbatean botako dute txupinazoa, baina ortziralean hasiko dira bestak

Lesakako San Fermin bestek normalean baino egun bat gehiago izanen dute aurten. Berez, uztailaren 6an, larunbat eguerdiko txupinazoarekin abiatuko dira, baina ortzirale arratsaldean Tantirumairu euskal folklore taldearen erakustaldia pilotalekuan eta gauean plazan kontzertuak izanen dituzte. Sei egunez, egitarau zabala prestatu dute.

 

Uztailak 5, ortziralea

18:00etan Tantirumairu Euskal Folklore Taldearen dantza erakustaldia pilotalekuan. 22:30ean Plaza Zaharrean kontzertuak: Ibil Bedi, Añube, DJ Fifi&Fefa.

 

Uztailak 6, larunbata

10:30ean Lesakako Erraldoi eta Buruhandien konpartsaren kalejira. 12:00etan Herriko Etxetik piztuko den altxaferoaren eztandak emanen die hasiera aurtengo bestei. Ordu berean txistulariek, soinulariek, trikitilariek, Elutxa Txarangak eta haur ttikien danborradak girotuko dituzte herriko karrikak euren soinu alaiekin. 17:00etan Arkupe Pilotazale elkarteak antolatutako I. Benito Tainta lau eta erdiko pilota txapelketaren finalak udal pilotalekuan. 20:00etan Altxaferoa bota ondotik danborrada nagusia abiatuko da, Lesakako Erraldoi eta Buruhandien konpartsa, danbor-jole, Lesakako Banda eta guzti, herri erdigunetik itzulia emanez. 23:00etatik aitzinera Trikidantz taldearen emanaldia Plaza Zaharrean. Ondotik Endara DJ.

Haurren danborrada, txupinazoaren ondotik.

 

Uztailak 7, igandea

08:30ean Ezpata dantzarien meza ixila. Joan-etorria Txistulari taldearen laguntzaz eginen da. 10:30ean Udalbatza bertze agintariekin, Ezpatadantzari eta Musika Bandarekin batera, herriko ikurrak aitzinean dituztela, abiatuko dira Herriko Etxetik elizara, Meza Nagusira. Bertan, Lesakako Abesbatzak parte hartuko du. Meza ondotik, Fermin Zaindariaren irudiarekin herri erdigunetik prozesioa eginen da. Ondotik, Udalbatza, lehen aipatutakoekin, mezara joan diren moduan jaitsiko da Eskolttikira, Onin errekaren bi aldeetan egiten den Zubigainekoa dantza ikustera. Honen ondotik, Bandera-arbola doinuari dagokion ikurrin-agurra zubi gainean. Agur edo dantza bera Plaza Zaharrean, ikurra Herriko Etxera igan aitzinean. 18:00etan Bezperak; Elizara joan-etorria Meza Nagusira bezala eginen da. Bezperetan, Lesakako Abesbatzak kantatuko du. Bezperak akitu ondotik, eta ohiturari jarraiki, herriko dantzariek Zantzomonona, Esku dantza, Aurreskua eta Jota eta Porrusalda dantzatuko dituzte. 19:00etan Plaza Zaharrean, bertso saioa, Arrano Elkarteak antolatua. Bertsolariak: Ekhiñe Zapiainen agindupean: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Jone Uria, Josu Sanjurjo eta Kattin Madariaga. 21:00etan Larrain dantza Lesakako Gaitariekin Plaza Zaharrean. 00:00etan Musika Plaza Zaharrean Eztitan taldearekin.

Zubigainekoa, Onin errekaren petriletan.

 

Uztailak 8, astelehena

08:30ean Diana Lesakako Gaitariekin: Plaza-Ote-Ikastola-Koskontako Bidea-Andra Mari egoitza. Peñen gosaria. 10:00etan peñen danborrada Elutxa txarangarekin, 12:00etan betizuak Plaza Zaharrean Elutxa txarangarekin. 18:00etan peñen elkartzea Elutxa txarangarekin, peñen jaitsierarako. 20:00etan Sakatu Elektrotxaranga. 00:00etan Itzal taldea Plaza Zaharrean.

Peñen jautsiera.

 

Uztailak 9, asteartea

08:30ean Diana Lesakako Gaitariekin gasolindegitik plazara. 10:30ean haur eta gurasoen danborrada. Ondotik, buruhandiak eta haurrentzako entzierroa. 12:00etan betizuak Plaza Zaharrean Elutxa txarangarekin. 16:00-19:00 haur ikuskizunak Eltzeta Plazan. Ondotik, apar besta. 17:00etan esku pilota partida profesionalak frontoian. 19:00etan Elutxa txaranga karrikaz karrika. 20:00etan DJ Xaibor emanaldia Plaza Zaharrean. 22:00etan Zezensuzkoa. 00:00etan DJ Xaibor emanaldia Plaza Zaharrean.

Haur eta gurasoen danborrada.

 

Uztailak 10, asteazkena

08:30ean Diana Lesakako Gaitariekin, Martxanpaitatik plazara. 10:30ean haurrentzako Up!! zirku eta umore ikuskizuna Harriondoan. Ondotik, haurrentzako entzierroa Harriondoatik Plaza Zaharrera. 11:00etan Andra Mari Zahar Etxeko lorategian, Bankako Menditarrak. Ondotik, Alondegiko arkupeetan. San Fermin Jubilatu eta Pentsionisten Elkarteak antolatua. 12:00etan betizuak Plaza Zaharrean, Elutxa txarangarekin. 13:45ean herri bazkarira kalejiran Elutxa txarangarekin. 14:30ean herri bazkaria Eltzeta Plazan. Ondotik, musika emanaldia Andoni Mitxelenarekin. 18:30ean Txakaindik jaitsiera Zortziko doinuarekin. 20:30ean Puro Relajo musika taldea Plaza Zaharrean. 00:00etan Jai-Hilak Elutxa txarangarekin.

Txakaingo jautsiera, bestetako hondar egunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun