Bestak 2024

Ados Pilotako San Fermin Torneoko partidak jokatuko dituzte uztailaren 9an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 5a, 11:00

Ados pilotako emakumeek San Fermin torneoko bi partida jokatuko dituzte asteartean Leaskan, lau eta erdiaren barrenean buruz buru eta kantxa osoan binaka.

Lau eta erdiko eta binakako emakumeen txapelketako partiden ondotik, Garfeko gizonezkoak ariko dira binaka

Ados Pilota elkarteko San Fermin torneoko finalaren aitzineko azken jardunaldia jokatuko dute uztailaren 9an, asteartean 17:00etan hasita Lesakako udal pilotalekuan.

Lau eta erdiaren barrenean, finalerdia jokatuko dute Ruiz de Infantek eta Barrokalek. Binakako partidan, Arrietak eta Orbegozok, Aranbururen eta Ruiz de Larramendiren kontra jokatuko dute.

Ondotik, GARFEko gizonezkoek binakako partida jokatuko dute: Retegi Bi eta Merino II.a, Oihan Canabal igantziarraren eta Arbizuren kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun