Bestak 2024

Lesakako sanferminetara joateko bestabus zerbitzua izanen da ortziralean eta larunbatean

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 4a, 16:00

Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatuta bestabus zerbitzua izanen da Lesakako sanferminetan Bortzirietako gainontzeko herrietatik Lesakara modu seguruan joateko. Bi egunetan izanen da zerbitzua, ortziralean eta larunbatean, uztailaren 5ean eta 6an.

Joan etorriak bortz euroko prezioa izanen du, eta antolatzaileek nabarmendu dute autobus barrenean ez dutela errespetu faltarik onartuko. Lesakan geltokia suhiltzaile parke ondoan izanen da.

Ordutegiari dagokionez, 21:45ean aterako da lehenengo autobusa Arantzako aparkalekutik eta 22:00etan Igantzitik pasako da eta 22:15ean ailegatuko da Lesakara. Bigarren autobusa 23:30ean aterako da Arantzatik, 23:45ean  pasako da Igantzitik eta 00:00etan Etxalartik.

Beratik 22:00etan, 23:00etan eta 00:00etan aterako dira autobusak Toki Onatik, eta Lesakara joan aitzinetik Agerran eginen dute geldialdia.

Itzulerarako Etxalarrerako, Igantzirako eta Arantzarako autobusak 03:30ean eta 06:30ean aterako dira Lesakako suhiltzaileen parketik eta Berarakoak 03:30ean, 04:30ean, 06:00etan eta 07:00etan.

Bi egunetan ordutegi berbera izanen dute autobusek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun