Bestak 2024

Lesakako txosnagunean ere besta egitarau zabala izanen dute

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 3a, 17:00

Hago Silik taldeak joko du kontzertua ortzirale arratsean txosna gunean.

Ortziralean 18:00etan botako dute txupinazoa eta txosnak irekiko dituzte, hainbat ekitaldi hartuko dituen gunean

Aspaldiko urteetan bezala, egitarau ofizialaz gain, Lesakako txosna gunean ere besta eskaintza zabala izanen dute egunotan Hameka besta, borroka bakarra goiburupean, Txosna Batzordeak, herriko ostatuen laguntzarekin antolatua. Txupinazoa uztailaren 5ean, ortziralean 18:00etan botako dute.

Egitaraua

 

Uztailaren 5a, ortziralea

  • 18:00etan txosna guneko txupinazoa eta irekiera.
  • 21:00etan Hago Silik taldearen kontzertua txosna gunean.
  • 22:30ean kontzertuak Plaza Zaharrean: Ibil Bedi, Añube, DJ Fifi ta Fefa.

 

Uztailaren 6a, larunbata

  • 13:00etan Presoak etxera! Arranoko terrazan. 21:00etan Burka taldea txosna gunean. 22:30ean DJ Infernu txosna gunean.

 

Uztailaren 7a, igandea, Fermintxo Rock!

  • Fermintxo Rock! musika jaialdia izanen dute txosna gunean. 21:00etan Mogumbo Brass Band. 22:00etan Zarata. Ondotik, Ganibet.

 

Uztailaren 8a, astelehena, Peñen Eguna

  • 20:00etan Sakatu elektrotxaranga.

 

Uztailaren 9a, asteartea, Gazte Eguna

  • 14:30ean gazte bazkaria txosnagunean. Ondotik, bingoa eta karropoteoa.

 

Uztailaren 10a, asteazkena

14:30ean herri bazkaria. 00:00etan Gaixoa ni, gaixoa zu!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun