Benito Taintaren omenezko lau eta erdiko pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte uztailaren 6an

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 4a, 13:00

Errekako Iker Anzizarrek kadete mailako finala jokatuko du larunbatean Lesakan eta igandean herriarteko txapellketaren finala Donezteberekin.

Larunbatean 17:00etan hasita jokatuko dituzte lau finalak Lesakako udal pilotalekuan

Lesakako Arkupe pilotazale elkarteak lehen aldiz antolatu duen Benito Tainta zenaren omenezko lau eta erdiaren barreneko pilota txapelketako lau finalak jokatuko dituzte uztailaren 6an, larunbatean 17:00etan hasita, Lesakako udal pilotalekuan.

Lehenengo partidan, nesken finala jokatuko dute Ataungo Lide Muruak era Errekako Nahia Bertiz sunbildarrak.

Ondotik, mutil kadeteen finala jokatuko du Iker Anzizar doneztebarrak, Gaztelekuko Aimar Berozen kontra.

Mutil jubenilen finalean, Abantzu-Zestoako Aritz Olaizola eta Ataungo Ibai Saez izanen dira aurrez aurre eta seniorren finalean, Ospele-Orioko Loren Orbegozo eta Oberenako Andoni Sarasibar ariko dira nor baino nor gehiago.

Jaialdiko sarrera doan izanen da eta Arkupe pilotazale elkarteak jakinarazi duenez, urdaiazpiko bat, gazta bat eta bi botil ardo zozketatuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun