Lesakako sanferminetan karrikako lorategi eta berdeguneetan kanpatzea debekatuta egonen dela ere jakinarazi du udalak. «Elkar errespetatzeko eta herria zaintzeko eskaria» egin nahi izan die bisitariei. Lesakara joaten diren gazteei sanferminetako asteburuan indartuko den garraio publiko zerbitzua erabiltzeko deia ere egin die.
Hori ahalbidetzeko, sanferminetako asteburuan ohiko autobus zerbitzua indartu dute Burundesa eta Baztanesa enpresarekin elkarlanean. Autobusak Donostiatik atera, eta Irunen gelditu ondotik joanen dira Lesakara eta autobus bat baino gehiago izanen da ordu bakoitzean.
Horrela, egunez egun hauek izanen dira autobusen ordutegiak:
- Uztailak 5, ortziralea, Donostiatik Lesakara joateko (Donostia-Irun-Lesaka): 16:30ean, 18:00etan eta 19:30ean.
- Uztailak 6, larunbata, Lesakatik Donostiara itzultzeko (Lesaka-Irun-Donostia): 08:30ean eta 15:30ean.
- Uztailak 6, larunbata, Donostiatik Lesaka joateko (Donostia-Irun-Lesaka): 13:30ean, 16:00etan, 16:30ean, 18:00etan, 19:30ean eta 20:00etan.
- Uztailak 7, igandea, Lesakatik Donostiara itzultzeko (Lesaka-Irun-Donostia): 07:00etan, 08:30ean, 10:00etan eta 10:15ean.
Lesakatik abiatzeko uztailaren 6ko eta 7ko goizean txartelak suhiltzaileetako leihatilan salduko dituzte.