Bertze bi emanaldi
XX. Kafe-Antzerki Zikloak bertze bi emanaldi izanen ditu.
Azaroaren 23an, ortzirale arratseko 20:30ean Xuga ostatuan ‘Irripar Txou’ antzezlana aurkeztuko dute J. Cruz Gurrutxagak eta Jon Martinezek.
Elkar ezagutzen ez duten bi lagun eskenatoki gainean. Zer gerta daiteke biak lan bera egiteko kontratatu dituztela konturatzen direnean? Bada sesioan amaitu dezaketela, haserre alegia. Horrela bada, haiek ez dira irripartsu egonen. Ikuslea bai, irriz lehertuko da! Izan ere, aktoreek ez dute gai bat jorratu gabe utziko, norberak bere estiloan, baina biek umorea lagun: eskola garaiak eta gertakizunak, txikitatik nerabetasunera gertatutakoak, unibertsitate garaiak, maitasuna eta sexua, familia, euskaldunon izaera eta ohiturak, musika, hitz jokoak…
Azaroaren 30ean, ortzirale arratseko 10:30ean, Atauts taldeak ‘Guduak’ taularatuko du Errekalde Ostatuan. Asier Hernandez eta Dorleta Urretabizkaia dira antzezlan honetako aktoreak.
Alargun geratu berri den emakume desesperatu batek guru baten kontsultara joko du hil berri den senarrarekin nola edo hala harremanetan jartzeko asmoz. Baina egoera ez da espero duena izanen, izan ere, dizkio arazo larriak dituen guru bitxi honek, arimakkanalitzatzeko gaitasuna izaki, protagonistarekin konpondu gabeko kontuakl dituzten arima guztiak gorpuztuko ditu ustekabeko egoera aunitzera bide emanez.
Emanaldi guztiak doan dira.