Nafarroako bigarren mailako aizkolari txapelketaren kanporaketa jokatuko dute abuztuaren 14an Donamarian

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 12a

Donamariako frontoian jokatuko dute aurten ere Nafarroako bigarren mailako aizkolari txapelketaren kanporaketa.

Ortzegunean 18:30ean hasita hamar aizkolari ariko dira lehian, tartean Aresoko Asier Pellejero, Beintza-Labaiengo Jesus Etxeberria eta Zubietako Mikel Indakotxea, irailaren 21eko finalerako bortz txartelen bila

Nafarroako bigarren mailako aizkolari txapelketaren kanporaketa jokatuko da Donamarian abuztuaren 14an, ortzegunean 18:30ean hasita. Hamar aizkolari ariko dira lehian, irailaren 21ean Uharten jokatuko den finaleko bortz txartelen bila. Bi kanaerdiko eta 60 ontzako bat moztu beharko dituzte. Aresoko Asier Pellejero, Beintza-Labaiengo Jesus Etxeberria eta Zubietako Mikel Indakotxea ariko dira.

Eskualdeko hiru aizkolariekin batera, Iban Resano (Dorrao), Aritz Oiarbide (Etxarri Aranatz), Iosu Santamaria (Iturgoien), Emilio Garcia (Segovia), Ibai Telletxea (Baiona), Patxi Igoa (Itsasu) eta Oier Mitxelena (Altsasu) ariko dira. Aldiz, Patxi Mindegia zubietarra eta Irurtzungo Aitor Saralegi ez dira ariko eta hauek izanen dira maila galduko dutenak.
Lehen bost sailkatuak Finalerako txartela lortuko dute. Finala irailaren 21ean jokatuko da Iruñeko Uharten, arratsaldez.
Patxi Mindegia eta Aitor Saralegi izanen dira maila galduko dutenak.
Txapelketarekin batera emakumezkoen lasto altxatze erakustaldia ikusi ahal izanen da (Garbiñe Lopez de Uralde eta Sara Asenjo)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun