Bestak 2025

Aranztarrak ere prest dira bestak ospatzeko

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 12a

Herriko emakume baserritarrek botako duten txupinazoarekin hasiko dira Arantzako bestak, eta lau egunez, besta giroan ibiliko dira, abuztuaren 14tik 17ra. Denetariko ekitaldiak prestatu dituzte.

Abuztuak 14, ortzeguna

  • 12:00etan txupinazoa.
  • Ondotik, kalejira herriko txistulariekin eta Lesakako Musika Eskolako akordeoilariekin. Horrez gain, azken urtean jaiotako haurrei ongietorria eta programaren marrazki lehiaketako sari banaketa.
  • 12:30ean herriko dantzarien emanaldia.
  • 14:30ean herri bazkaria Euskal Parrillaren eskutik eta Trikidantz taldeak alaitua. Txartelak herriko ostatuetan erosten ahal dira, abuztuaren 10a baino lehen.
  • 18:00etan herriko eskolako ikasleek marraztutako kartelen erakusketa gorapean eta haurrentzako eta gazteentzako jokoak.
  • 20:00etan musika plazan 3TTU taldearekin.
  • 21:30ean zezensuzkoa.
  • 00:00etatik aitzinera musika plazan 3TTU taldearekin. 
Abuztuak 15, ortziralea

  • 10:00etan diana herriko txistulariekin.
  • 11:30ean meza.
  • 12:00etan Arantzako Dantza Luzea frontoian.
  • 18:00etan herri kirolak frontoian, sarrera bortz euro pagatuta.
    • Nafarroako III. Mailako Aizkora Txapelketako finala: Julen Urrutia (Arraioz), Beñat Senosiain (Olague), Xabier Mitxelena (Irurita), Ioan Goikoetxea (Etxarri Aranatz) eta Eñaut Oiarbide (Etxarri Aranatz).
    • Nafarroako Gizonezkoen Txokor Biltze Txapelketako finala: Josu Elizalde (Betelu), Unai Iantzi (Aniz), Ander Arbilla (Larraintzar), Manex Sarasola (Igantzi) eta Luken Urtxegi (Igantzi).
    • Nafarroako Emakumezkoen Txokor Biltze Txapelketako finala: Leire Herrera (Antsoain) eta Ainhoa Etxegarai (Bera).
  • 20:00etan musika plazan Ezinegon taldearekin.
  • 21:30ean zezensuzkoa.
  • 00:00etatik aitzinera musika plazan Ezinegon taldearekin.
Abuztuak 16, larunbata

  • 10:00etan diana herriko trikitilariekin.
  • 10:00etan herriko pilota txapelketako finalak: haurrenak eta helduenak.
  • 17:00etan entzierro ttikia plazan.
  • 18:00etan auzoen arteko desafioa frontoian.
  • 20:00etan buruhandiekin eta herriko musikariekin kalejira.
  • 20:15ean mutxikoak plazan Holako taldearekin.
  • 21:30ean auzoetako afariak.
  • 00:00etatik aitzinera musika plazan Belfast taldearekin.

*Puntu morea eta bestabusa abuztuaren 16an izanen dira.

Abuztuak 17, igandea

  • 10:00etan diana herriko trikitilariekin.
  • 11:30ean puzgarriak frontoian.
  • 12:30ean bertso-kantu poteoa Joanes Illarregirekin eta Ekhiñe Zapiainekin.
  • 14:00etan elkartasun bazkaria eskolan.
  • 17:00etan haurren lasterketa eta merienda.
  • 18:00etan pilota partiduak frontoian, sarrera bortz euro pagatuta. Batetik, Bortzirietako gaztetxoen partidua; bertzetik emakume profesionalen partidua: Arrizabalaga-Capellan, Ibarrola-Gaminderen kontra. Azkenik, gizonezko afizionatuen partidua: Olaetxea-Lizeaga, Apezetxea-Apezetxearen kontra.
  • 20:00etan Nemux diskofesta.
  • 21:30ean zezensuzkoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun