Azaroaren 20an, ortzeguna, Doneztebeko Herrigune Herriko Ostatuan lau orduko ikastaroa eskainiko dute talde eta enpresendako, 16:00etatik 20:00etara. Ikastaroak 35 euroko prezioa du eta FUNDAEren bitartez finantzagarria da.
Narbarteko Guraso Elkarteak antolatuta, lehen sorospeneko ikastaroa eginen dute ortzegun honetan, azaroaren 20an.
Nere Sotil Buldain nutrizionistak emanen du solasaldia
'Espezie inbaditzaileak Nafarroan: arazotik soluziora. Flora exotiko inbaditzailea Beran' solasaldia eginen dute herritar denei zuzenduta.
Baztango zine klubean 'The florida project' pelikula ikusi eta solasaldia eginen dute.
Arrazoi bikoitzagatik, aziendarik gabeko feria izanen da aurtengoa Lesakan. Azken urteetan aziendak plazaratu dituzten Bortzirietako abeltzainek aziendak ez zituztela plazaratuko jakinarazi zuten eta handik agudo, urriaren 22an, aziendak plazaratzeko debekua ezarri zuen Nafarroako Gobernuak, dermatosi nodular kutsakorra zabaltzea ekiditeko. Beraz, ferien muina eta arrazoi nagusi diren aziendarik gabe, baina feriak ospatu, ospatuko dituzte Lesakan. Hori bai, datorren urtetik aitzinera ortzegunean edo ortziralean egin erabakitzeko herri galdeketa deitu du udalak azaroaren 30erako.
| Urtarrila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |