Janari erabiltzaile txartela ateratzeko ikastaroa eginen dute ortzegunean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 16a

Irudia: Freepik

Azaroaren 20an, ortzeguna, Doneztebeko Herrigune Herriko Ostatuan lau orduko ikastaroa eskainiko dute talde eta enpresendako, 16:00etatik 20:00etara. Ikastaroak 35 euroko prezioa du eta FUNDAEren bitartez finantzagarria da.

Ikastaroa Anderiz enpresak eskainiko du eta izena emateko 669 42 49 49ra deitu edo info@anderiz.com helbidera idatzi beharko da. Ikastaroan higiene planak eta Arriskuak eta Kontrol Puntu Kritikoak Analizatzeko Sistema (APPCCS) azaltzeaz gain, elikagai alergenoen inguruko azalpenak emanen dituzte. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun