Lesakako Beti Gazte elkarteak joskintza tailerra antolatu du berriz ere, oraingoan otsailaren 3tik apirilaren 29ra. Kurtso osorako prezioa 15 eurokoa da eta Beti Gazteko bazkideei irekitako ikastaroa da.
Sarako ihauteriak joan den asteburuan ospatu zituzten. Orain, otsailaren 22tik martxoaren 10era Sarako ikastetxeetako ikasleek eta artistek prestatutako ihauteriei buruzko erakusketa ikusgai dute Sarako lezeko harrera gelan.
Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan hainbat ekitaldi antolatu ditu Bortzirietan Berdintasun Zerbitzuak, horietako zenbait Lesakan. Martxoaren 8an Bortzirietako Emakumeen* Mendi Itzulia egin zuten Otsangon. Arratsaldean, berriz, mugimendu feministak deitutako manifestazioa eta III. Mundu Gerra taldearen kontzertua izan ziren.
Apirila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 |