Joskintza tailerra antolatu du berriz ere Lesakako Beti Gazte elkarteak

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 25a

Lehenagoko ikastaroetako lanak Andra Mari Zahar Etxera eta Irungo Harrera Sarera bideratu dituzte.

Lesakako Beti Gazte elkarteak joskintza tailerra antolatu du berriz ere, oraingoan urriaren 6tik azaraoren 27ra. Kurtso osorako prezioa 20 eurokoa da bazkideentzat eta 35 eurokoa bazkide ez direnentzat.

Astelehenetan eta ortzegunetan 18:00etatik 20:30era eta asteartetan 09:30etik 12:00etara eginen dute ikastaroa Beti Gazte elkartearen egoitzan. Izena emateko 697 27 60 36 telefonora deitu behar da (Alaia). Leku mugatuak dira eta, egun bat aukeratu eta bizkor ibili beharko dute interesatuek. Bazkideek lehentasuna izanen dute.

Lehenagoko ikastaroetan egindako lanak Andra Mari Zahar Etxera edo Irungo Harrera Sarera bideratu dituzte, bertzeak bertze.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun