Erakusketa Lesakan
Martxoaren 10etik 25era Defendatzaileak: eraldatzen duten emakumeak erakusketa egonen da ikusgai Lesakako liburutegian 15:00etatik 20:00etara. Eskubide zibilen, politikoen, sexu eta ugalketa eskubideen, ekonomikoen, kulturalen, lurra izatearen... defentsan aritzen diren emakume aktibisten ibilbidea biltzen du erakusketak. AIETI eta Mugarik Gabe Nafarroa elkartearen eskutik, eta Lesakako Liburutegi Publikoarekin egindako elkarlanean izanen da erakusketa hau. Giza eskubideen emakume defendatzaileek egunero askatasuna, berdintasuna eta justizia bultzatzen dute, diskriminazio eta bortizkeria inguru batean diharduten arren.
Ginkana Beran
Martxoaren 15ean, larunbata, haurrentzako Euskal emakumeen aztarnaren bila ginkana izanen dute Beran. 7 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendurikoa izanen da. Ginkanaren bitartez, Euskal Herrian aztarna utzi duten emakumeen istorioak ezagutzera eta honen balioa ulertzera bultzatu nahi dituzte haurrak.