Irakurle Feminista Taldeak antolatu du ‘Hetero’ ipuin liburuaz solastatzeko, larunbatean 11:30ean udal pleno aretoan
Urte hasieran Donezteben egindako estreinaldi arrakastatsuaren ondotik, larunbat honetan, urtarrilaren 18an, Arantzan pantailaratuko dute Ekaitz Bertiz Apezetxea zinema zuzendari sunbildarraren azken lana: Erreka Zoko Hortan film laburra.
Madame Birrots talde baztandarrak izen bereko bere lehen diskoa kaleratu du berriki. Lana aurkezteko hainbat emanaldi egiten ari dira eta larunbatean Berako Katakun izanen dira 22:30eatan. Emanaldirako sarrera debalde izanen da.
Aurkeztutako lanekin otsailaren 3tik 8ra erakusketa eginen dute liburutegian eta 250 euroko saria izanen du irabazleak
Azaroaren 27an, asteazkenean 18:30ean eginen du aurkezpena eta zenbait solasaldi ere izanen dira egunotan Patxi Araujo artistak Iruñeko Topaketak 2024rako sortu duen La distribución del caos arte instalazioa egonen da ikusgai azaroaren 27tik urtarrilaren 31ra Lesakako liburutegian. Azaroaren 27an, asteazkenean 18:30ean, egitekoa du aurkezpena eta solasaldia.
Hilabeteko hirugarren asteburua denez, zinema komertzialari eginen diote tokia Leitzako Herri Aretoan. Urtarrilaren 18an eta 19an, Wicked eta Marco emanen dituzte.