Uxue Alberdi idazlearekin topaketa eginen dute urtarrilaren 18an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2025ko urt. 16a, 09:00

Uxue Alberdi idazlea, 'Hetero' liburuaren aurkezpenean. Argazkia: Kultur Sharea

Irakurle Feminista Taldeak antolatu du ‘Hetero’ ipuin liburuaz solastatzeko, larunbatean 11:30ean udal pleno aretoan

Xulufrinak Lesakako Sare Feministaren baitan sortutako Irakurketa Feminista Taldeak antolatuta, Uxue Alberdi idazlearekin solasaldia eginen dute urtarrilaren 18an, larunbatean 11:30ean hasita herriko etxeko pleno aretoan. Bere azken ipuin liburua, Hetero, izanen dute hizpide.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun