Bi filmak larunbatean eta igandean ikusteko aukera izanen da, Wicked 16:30ean hasiko da eta Marco 19:30ean.
Haur, gazte zein helduentzako aproposa den musikala da Wicked. Gregory Maguirek idatzitako eleberrian oinarritzen da eta Ozeko Magoaren istorio ezagunaren aurrekaria da. Aktore eta musikari ezagunek parte hartzen dute filmean eta Ariana Grande eta Cynthia Erivo dira protagonistak.
Marco, berriz, Aitor Arregi eta Jon Garaño zinemagileek zuzendutako pelikula dramatikoa da. Enric Marco-ren bizitza biografikoan oinarritzen da eta Eduard Fernández du protagonista. Javier Cercas idazlearen El impostor liburuaren egokitzapena da. Ez dute gomendatzen hamabi urtetik beherakoentzat.