Ekaitz Bertizen 'Erreka Zoko Hortan' film laburra Arantzan emanen dute larunbat honetan

Ttipi-Ttapa 2025ko urt. 16a, 11:00

Urte hasieran Donezteben egindako estreinaldi arrakastatsuaren ondotik, larunbat honetan, urtarrilaren 18an, Arantzan pantailaratuko dute Ekaitz Bertiz Apezetxea zinema zuzendari sunbildarraren azken lana: Erreka Zoko Hortan film laburra.

Arantzako Udalak antolatu du hitzordua eta eskolako gimnasioan emanen dute film laburra, 18:00etan. Horrez gain, Ekaitz Bertiz Apezetxea zuzendariarekin solasaldia izanen da.

'Erreka zoko hortan'

1960: Euskal Herria. Nafarroa. Iparraldea. Eta muga. Bertze aldean; argia. Gerrak ondorio latzak utzi ditu eta Iparragirre baserriko nagusia eritu egin da. Diru gutti dago eta beharragatik amak Joxepi alaba gaztea bidaliko du gauez kontrabandoa egitera. Alabak, Lamia basoan agertuko zaion beldur, duda ikaragarriak izanen ditu. Aukera bakarra du, bertze bat jaio berria baita familian eta amak ezin ditu denak mantendu; Joxepik ez badu lana egiten, etxetik joan beharko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun