Yoga egokitu tailerra emanen dute buruilaren 27an, 09:00etatik 10:15era Sarako lezeetan, Sarako Gizarte Zerbitzuak eta Kattu yogak proposatua. Gehienez 12 pertsona onartuko dituzte. Izen emateak mailez: ccad.saran@gmail.com ala herriko etxera deituz: 05 59 54 20 28 edo 06 07 83 34 93.
Organo Musika Nafarroan izeneko programaren barrenean, Pilar Cabrera organista entzutetsuaren kontzertua izanen da ortzirale honetan Berako elizan. Kontzertua 19:00etan izanen da, debalde.
Besta giroa izanen da nagusi heldu den egunetan Igantzin. Ortzirale arratsaldean piztuko dute besta hasierako suziria, baina bezperan hasita zer egin eta zer ikusi izanen da, eskolako lagunek hainbat ekintza antolatu baitituzte ortzegun eta ortzirale goizerako.
Urriaren 31 arte aurkez daitezke eta lehen saria 400 eurokoa izanen da gai librean eta 350 eurokoa kirol argazki onenarendako
Urriaren 31 arte aurkez daitezke eta lehen saria 400 eurokoa izanen da gai librean eta 350 eurokoa kirol argazki onenarendako
Egun handian Doneztebeko abesbatzaren eta dantzarien emanaldiak eta aizkora erakustaldia izanen dituzte Berriz ere San Migel bestak gogotsu ospatuko dituzte Urrozen irailaren 26tik 29ra. Beti bezala, egitarau zabala izanen dute, ortzegun arratsaldeko, haur joko, txupinazo eta kalejirarekin abiatu eta hondar eguneko abesbatza, dantza saio, aizkolarien erakustaldia eta tortilla eta postre lehiaketara bitarte.
Jondoni Mikel besten ospakizunak, hor dira irailaren 27tik 30a artean Senpereko Ibarrun auzoan. Lau egunez egitarau zabala izanen dute.