Beti Gaztek antolatua, igandean 08:00etan izanen dute hitzordua Plaza Zaharrean
Herri kantaria da Goizueta eta Eguberrien atarian ere ez da musikarik faltako. Urtero bezala, Umore Ona abesbatzak kontzertua eskainiko du Eguberrien atarian. Abenduaren 22an izanen da, 12:15ean, elizan. Helduen taldeko eta gaztetxoen taldeko kideak ariko dira kantuan, bakarka eta elkarrekin.
Baztango Udalak emanaldi berezia prestatu du abenduaren 22an Elizondon, Anje Duhalde musikari eta abeslari lapurtarra oholtzaren gainean izanen baita 19:00etan Arizkunenea Kultur Etxean. Sarrerak debalde izanen dira, edukiera bete arte.
Hainbat ekitaldi antolatu dituzte abenduan Txokoton eta hurrengoa aste honetan izanen da; Leire Vargasek Bihotz-museo bat poesia liburua aurkeztuko du igandean. Hitzordua 19:30ean izanen da, sarrera librearekin.
Abenduaren 20tik aitzinera Plaza Zaharreko 27an, Marisonean Beti Gazte elkarteak antolatutako argazki lehiaketara aurkeztutako argazkiekin egindako erakusketa ikusgai izanen da abenduaren 20tik aitzinera Plaza Zaharreko 27an, Marisonean (Ordoki altzari denda). Duela egun batzuk argazki saridunak jakinarazi zituen Beti Gaztek.
Azaroaren 27an, asteazkenean 18:30ean eginen du aurkezpena eta zenbait solasaldi ere izanen dira egunotan Patxi Araujo artistak Iruñeko Topaketak 2024rako sortu duen La distribución del caos arte instalazioa egonen da ikusgai azaroaren 27tik urtarrilaren 31ra Lesakako liburutegian. Azaroaren 27an, asteazkenean 18:30ean, egitekoa du aurkezpena eta solasaldia.
Neguko erakusketaren inaugurazioa eginen dute abenduaren 14an, larunbatean 18:00etan