Ibilbide luzeko organista da Pilar Cabrera granadarra. Gazte zela murgildu zen musikan, eta gaur egun horixe du ogibide. Valladolideko Katedraleko organo jotzailea da egun, eta 45 diskotan baino gehiagotan hartu du parte.
Ibilbide luzea izanagatik, lehen aldiz hartuko du parte Nafarroako Organo Zikloan. Egile euskaldunek, espainolek, frantsesek, britainiarrek eta alemanek idatzitako lanak interpretatuko ditu Cabrerak.