Irailaren 21eko ospakizuneko bazkarirako txartelak astelehenera bitarte eskura daitezke 45 eurotan eta hortik aitzinera 5 euro gehiago ordaindu beharko da
Irailaren 21eko ospakizuneko bazkarirako txartelak astelehenera bitarte eskura daitezke 45 eurotan eta hortik aitzinera 5 euro gehiago ordaindu beharko da
Beti Gazte elkarteak antolatuta Sokatira Eguna izanen dute irailaren 21ean Lesakan. Beti Gazte sokatira taldearentzat urte berezia izan da aurtengoa, 25 urteren ondotik berriz ere munduko txapeldunak izan baitira. «Hori aitzakiatzat hartuta sokatira sale guziak elkartea eta elkarrekin ospatzea gustatuko litzaiguke», dio Beti Gazte sokatira taldearen oharrak.
100 urte bete ditu Larhungo trenak aurten, eta urteurrena ospatzeko asteburu bete betea antolatu dute Larhun inguruko herrietan. Beran, erraterako, larunbatean Fernando Mikelarena historialariaren hitzaldia izanen da.
Hilabete batzuez itxita egon ondotik, abuztuan ireki zuten Berako Kataku Herri Ostatua. Irekiera ospatzeko larunbatean 'Ez dakigu zenbatgarren berrirekitze besta' izeneko musika jaialdia eginen dute 19:00etan hasita. Herriko bi talde ariko dira lehenik, III. Mundu Gerra eta Inri, eta ondotik, DJ Beñardo eta DJ Lixardi ariko dira musika paratzen.
Orioko Harribil Dantza Taldeak 'Hegaldia' izeneko dantza ikuskizuna aurkeztuko du larunbatean Berako Kultur Etxean. Iaz sortu zuten ikuskizuna eta Euskal Herriko hainbat lekutan taularatu dute geroztik. Euskal dantzaren bitartez, Gerra Zibila eta hainbat euskaldunen erbesteratzea adierazten dute eta baita gaur egun horrek guztiak gure kulturan izan duen eragina ere.
Txistua eta organoa uztartuko ditu larunbatean 19:00etan elizan hasiko den Udazkeneko Kultur Egunek lehen emanaldiak
Sarrerak salgai daude abuztuaren 17tik aitzinera
Irailaren 21ean, larunbatarekin, Neomak taldearen lehen diskoaren birako azken kontzertua antolatu dute Sarako leizeetan. 20:00etan hasiko den gaualdia hasteko, Maider Cigarroaren ahots liluragarria aditzeko aukera izanen da eta gero, 22:00etan, Neomak taldearen kontzertuarekin segituko dute, Sarako leizeetako atari dotorearen azpian.
Euskal Herriko Unibertsitateak antolatu du, Uda Ikastaroen barne eta Harriondoan eginen dute
Asteburu osoan hainbat bisita antolatu dituzte herriko ondare aberatsa ezagutzeko
Larunbat goizean frontenis txapelketetako finalak, arratsean dantza emanaldia eta igandean gazta lehiaketaren hemeretzigarren edizioa izanen dituzte, bertzeak bertze