'Hegaldia' dantza ikuskizuna ikusteko aukera izanen da larunbatean Beran

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 19a, 11:00

Orioko Harribil Dantza Taldeak 'Hegaldia' izeneko dantza ikuskizuna aurkeztuko du larunbatean Berako Kultur Etxean. Iaz sortu zuten ikuskizuna eta Euskal Herriko hainbat lekutan taularatu dute geroztik. Euskal dantzaren bitartez, Gerra Zibila eta hainbat euskaldunen erbesteratzea adierazten dute eta baita  gaur egun horrek guztiak gure kulturan izan duen eragina ere.

Emanaldia 19:00eta izanen da Kultur Etxean eta sarrera debalde izanen da. Berako Udalak eta Gure Txokoa Dantza Taldeak antolatu dute emanaldia elkarlanean.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun