Irailaren 21ean, larunbatarekin, Neomak taldearen lehen diskoaren birako azken kontzertua antolatu dute Sarako leizeetan. 20:00etan hasiko den gaualdia hasteko, Maider Cigarroaren ahots liluragarria aditzeko aukera izanen da eta gero, 22:00etan, Neomak taldearen kontzertuarekin segituko dute, Sarako leizeetako atari dotorearen azpian. Txartelak salgai daude dagoeneko, 15 eurotan.
Lekuak mugatuak direnez, aurretik erreserba egitea gomendatu dute eta lekuan bertan jatekoa eta edatekoa izanen dela ere jakinarazi dute. Gaualdi berezia izanen da, non artea, kultura eta natura nahastuko diren Sarako leizeetako naturgune paregabean.