Bestak 2024

Lehiaketetaz, dantzaz eta azokaz hornitua dator Igantziko besten aitzineko asteburua

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 18a, 12:00

Herriko dantzariek ohiko emanaldia eskainiko dute larunbat arratsean. Argazkia: Oskar Txoperena

Larunbat goizean frontenis txapelketetako finalak, arratsean dantza emanaldia eta igandean gazta lehiaketaren hemeretzigarren edizioa izanen dituzte, bertzeak bertze

Igantziko bestak irailaren 27tik 30era ospatuko dituzte baina, ohi bezala, aitzineko asteburuan ere hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Larunbat arratsean herriko dantzarien emanaldia eta igande eguerdiko gazta lehiaketa izanen dira ekitaldi nagusiak.

  • Irailaren 21ean, larunbatean 09:30ean gosaria izanen dute Unanuko ehiztarien bordan. 10:00etan plater tiroketa Unanuko ehiztarien bordan. 11:00etan herriko frontenis txapelketetako finalak jokatuko dituzte. Gaztetxoak: Amane Obeso eta Urko Telletxea, Ander Sarasolaren eta Unax Urtxegiren kontra. Helduak: Urko Sainz eta Josu Iturbide, Peio Migelenaren eta Jokin Mitxeoren kontra. 16:00etan mus eta partxis lehiaketa Baratzondon. 20:00etan herriko dantza taldearen emanaldia.
  • Irailaren 22an, igandean 10:00etan karrika buelta eginen dute txistulariek. 11:00etan ajoarriero txapelketa. 12:00etan gazta lehiaketaren hemeretzigarren edizioa eginen dute. 18:30ean karrika buelta kankailuekin eta buruhandiekin, herriko trikitilari gazteen laguntzarekin. 19:00etan gazta eta opil dastaketa eta, aldi berean, herriko trikitilari gazteen emanaldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun