Larhungo trenari buruzko solasaldia emanen du Fernando Mikelarenak larunbatean Beran

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 18a, 11:00

Beralandetan izanen da solasaldia larunbatean. Aurtengo udaberrian bertze bi solasaldi eman ditu Mikelarenak bertan.

100 urte bete ditu Larhungo trenak aurten, eta urteurrena ospatzeko asteburu bete betea antolatu dute Larhun inguruko herrietan. Beran, erraterako, larunbatean Fernando Mikelarena historialariaren hitzaldia izanen da. 

Larhungo mugaz gaindiko kontuei buruz ariko da historialari beratarra, eta gainera Larhungo kaskoan dauden hiru bentetako nagusien testigantzak aditzeko aukera izanen da.

Hitzordua Beralandetan paratu dute, larunbatean, hilaren 21ean, 18:00etan. Solasaldia euskaraz zein gaztelaniaz izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun