Etxalarko Altxata kultur eta kirol elkarteak, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin, Etxalarko udazkeneko Kultur Egunak prestatu ditu. Lehenengo ekitaldia irailaren 21ean, larunbatean, 19:00etan izanen da elizan. Bihodi taldeak txistu eta organo kontzertua eskainiko du, doan. Europan biran ibili ondotik, Etxalarren Peio Irigoien txistulariaren eta Iñaki Arakistain organistaren doinuak entzuteko aukera izanen dute.