08:00etan geldituko dira mendizaleak plazan eta Elutxan txistorra-jatea izanen dute
Abendua zuri, ez ardi eta ez axuri izenburupean ibilaldi gidatuak antolatu dituzte Artikutzan abenduan. Lehenbizikoa abenduaren 10ean egin zuten Elutsako bistak eta Elizmendiko ur jauzietan barna. Bigarrena, abenduaren 17an, igandean, eginen dute eta Mintegixar eta trenbide zaharra ezagutzeko aukera izanen dute bisitariek. Aldez aurretik izena eman beharko da online edo 679 61 90 16 telefonora deituta.
Igandean, hilaren 17an, artisauen azoka eta tonbola izanen dituzte Donezteben goizean. Artisauen azoka Parrokia karrikan izanen da eta Argitsu elkarteko kideek paratuko dute, eta tonbola, aldiz, Santa Luzia plazan.
Abenduaren 17an, igandean, Olentzero eta subilaren lapurreta filma ikusteko aukera izanen dute Goizuetan. Guraso elkarteak antolatu du hitzordua eta udaletxeko gabaran 16:30ean hasiko da film emanaldia. Animazioko lana da eta ordu eta laurden inguruko iraupena du.
Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, eta bere altzoan berriki sortu den hizkuntza eta kultura aniztasun taldeak antolatu dute Fermin Muguruzak zuzendutako dokumentalaren emanaldia. Abenduaren 17an, igandea izanen da, 18:00etan, Berako Kultur Etxean.
Ekhi Huarte artistaren margolanak ikusteko aukera izanen dute abenduan Leitzako Herri Aretora joaten direnek. Lehen pintura garaia obra jarri dute ikusgai eta abenduaren 28an bisita gidatua eskainiko du artistak berak 19:00etatik aurrera.
Baztango Udalak antolatua, Jon Martinez Ibarra argazkilariaren erakusketa ikusgai egonen da Arizkunenea Kultur etxeko lehenbiziko solairuan, abenduaren 1etik 20ra. Mendi arloko 40 emakume erretratatu ditu Martinezek, eta horietatik 16 egonen dira erakusketan.
Abenduaren 12an, astearte arratsaldean hitzaldia eta tailerra emanen du Clint Jean Louis Osasunbideko medikuak liburutegian
Hilabeteko bigarren asteburua izanik, zinema klasikoak eta komertzialak, biek izanen dute tokia Leitzako Herri Aretoan. Zaharrak berri zine zikloari segida emanez, Sam Peckinpah zuzendariaren La cruz de hierro filma emanen dute. Larunbatean, azaroaren 18an, jatorrizko bertsioan eskainiko dute eta igandean, azaroaren 19an, gaztelaniaz. Bi emanaldiak 17:00etan hasiko dira. Horren ondotik, 19:30ean, urri bukaeran estreinatutako Alimañas filma eskainiko dute.