Ekhi Huarte artistaren lanak ikusgai daude Leitzako Herri Aretoan

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 12a, 08:00

Leitzako Herri Aretoan jarri dituzte ikusgai artistaren margolanak.

Ekhi Huarte artistaren margolanak ikusteko aukera izanen dute abenduan Leitzako Herri Aretora joaten direnek. Lehen pintura garaia obra jarri dute ikusgai eta abenduaren 28an bisita gidatua eskainiko du artistak berak 19:00etatik aurrera.

Ekhi Huartek honela azaltzen du bere obra:«Nire lana intuizio batekin hasten da, beranduago gauzatuko dena. Intuizio eta erakarpen batekin, hortarantz, kontenplatzen duzun zera baterantz, eta ikusten duzuna baino gehiago jasoko bazenu, zera hori zerbait ezezaguna izanen zena da. Nire lana gehienetan idea formatu gabeko edo aurretik  irudikaturiko ezer izan gabe sortua da, askotan lientzoaren parean jarri eta orduan etortzen zaidan forma edo koloreren batek piztu eta hasten naiz margoari forma ematen».

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun