‘Bizitzak salbatzen gure esku dago’ erakusketa zabalduko da Lesakan abenduaren 11tik 28ra

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 11a, 09:00

Bihotz-gelditzea eta oinarrizko bizi-euskarria lantzeko hitzaldia eta tailerra eginen dute astearte arratsaldean liburutegian.

Abenduaren 12an, astearte arratsaldean hitzaldia eta tailerra emanen du Clint Jean Louis Osasunbideko medikuak liburutegian

Bizitzak salbatzea gure esku dago izeneko erakusketa zabalduko dute abenduaren 11tik 28ra Lesakako liburutegi publikoan. Astelehenetik ortziralera, 14:00etatik 20:00etara ikusgai izanen da erakusketa. Gainera , gaiarekin lotutako hitzaldia eta tailerra ere eskainiko ditu Clint Jean Louis Osasunbideko medikuak abenduaren 12an, astearte arratsaldean liburutegian.

El ABC que salva vidas izeneko hitzaldia emanen du gaztelaniaz Clint Jean Louis Osasunbideko medikuak eta El ABC que salva vidas Gobernuz Kanpoko Erakundearen bazkide sortzaileak abenduaren 12an, asteartean 17:30etik 18:30era. Ondotik, 18:30etik 19:30era RCP reanimación cardiopulmonar tailerra eskainiko du, bihotz-gelditzea eta oinarrizko bizi-euskarria (bihotz-biriketako bizkortzea eta desfibriladorea erabiltzea, eztarri-trabatzea maneiatzea helduengan, haurrengan eta haurtxoengan, iktusa, miokardio-infartua…) landuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun