Zinema klasikoa eta komertziala aukeran izanen dituzte asteburuan Leitzako Herri Aretoan

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 14a, 12:00

'La cruz de hierro' 1977ko klasikoa botako dute.

Hilabeteko bigarren asteburua izanik, zinema klasikoak eta komertzialak, biek izanen dute tokia Leitzako Herri Aretoan. Zaharrak berri zine zikloari segida emanez, Sam Peckinpah zuzendariaren La cruz de hierro filma emanen dute. Larunbatean, azaroaren 18an, jatorrizko bertsioan eskainiko dute eta igandean, azaroaren 19an, gaztelaniaz. Bi emanaldiak 17:00etan hasiko dira. Horren ondotik, 19:30ean, urri bukaeran estreinatutako Alimañas filma eskainiko dute. 

Saioetarako sarrerak aldez aurretik erosteko aukera izanen da kulturaleitza.eus webgunean: 17:00etako saiorako sarrera lau eurotan eta 19:30eko saiokoa bost eurotan eskura daiteke. Egunean bertan leihatila saioa hasi baino ordu erdi lehenago irekiko dute eta sarrerak bost eta sei euro ordaindu beharko dituzte, hurrenez hurren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun