Artisau feria eta tonbola eginen dituzte igandean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 14a, 10:00

Igandean, hilaren 17an, artisauen azoka eta tonbola izanen dituzte Donezteben goizean. Artisauen azoka Parrokia karrikan izanen da eta Argitsu elkarteko kideek paratuko dute, eta tonbola, aldiz, Santa Luzia plazan.

Erreka Guraso Elkarteak antolatu du tonbola eta Eunate Nafarroako pertsona gorren familien elkarteari bideratuko diote bertan lortutako dirua. Ikastetxean entzumen arazoak dituen ikasle batek eta haren familiak Eunate elkartearen laguntza jasotzen dute eta horregatik erabaki dute dirua elkarte horri bideratzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun