'Olentzero eta subilaren lapurreta' filma botako dute igandean Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 15a, 18:30

Haurrei zuzendutako filma da.

Abenduaren 17an, igandean, Olentzero eta subilaren lapurreta filma ikusteko aukera izanen dute Goizuetan. Guraso elkarteak antolatu du hitzordua eta udaletxeko gabaran 16:30ean hasiko da film emanaldia. Animazioko lana da eta ordu eta laurden inguruko iraupena du.

Sinopsia

Olentzero, azken orduko prestatze lanak gertu dituela, haraneko haur guztien portaera zaintzen ari da. Egun hauetan, negozio gizon maltzur bat herrira heldu da, bertako basoa deuseztatu eta eskiatzeko pista bat eraikitzeko asmotan; gainera, Olentzerori subila lapurtuko dio eta haur guztien opariak arriskuan jarriko ditu. Anjé ikazkin gaztea arduratuko da gauzak bere onera ekartzen eta Olentzerori bere eginkizunean laguntzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun