Helduei zuzendutako tailerra izanen da eta moka tarta nola egiten den ikasteko aukera izanen dute Mari Luz eta Argiñerekin. Aurretik ez da izenik eman beharko eta dohainik izanen da.
Urdazubi eta Zugarramurdiko muga auzokoek bazkaria eta musika izanen dute Beñat Mitxelena akordeoilariarekin
Herriko gaztetxoek eta Umore Ona abesbatzak gabonetako kontzertua eskainiko dute larunbatean, hilak 16. Goizuetako elizan 19:15ean hasiko da emanaldia eta saio atsegina eta alaia izanen dela aurreratu dute. Ainara Narbarte izanen da gaztetxoen zuzendaria eta Eneko Amundarain abesbatzarena.
Berako Barraskilo Gazte Taldeak eta Espidobaita elkarteak antolatuta, abenduaren 16an, larunbata, bertso afaria eginen dute Espidobaitan. Sarrerak heldu den astelehenera arte, abenduaren 11ra arte erosten ahal dira Purienean.
Ezkurrako Udalak eta Barranka jatetxeak elkarlanean, triki-bertso afaria antolatu dute. Abenduaren 16an egin dute hitzordua eta Nerea Elustondo eta Joanes Illarregi bertsolariak gonbidatu dituzte. Euskararen Nazioarteko Egunaren harira antolatu dute afaria.
Ekhi Huarte artistaren margolanak ikusteko aukera izanen dute abenduan Leitzako Herri Aretora joaten direnek. Lehen pintura garaia obra jarri dute ikusgai eta abenduaren 28an bisita gidatua eskainiko du artistak berak 19:00etatik aurrera.
Baztango Udalak antolatua, Jon Martinez Ibarra argazkilariaren erakusketa ikusgai egonen da Arizkunenea Kultur etxeko lehenbiziko solairuan, abenduaren 1etik 20ra. Mendi arloko 40 emakume erretratatu ditu Martinezek, eta horietatik 16 egonen dira erakusketan.
Abenduaren 12an, astearte arratsaldean hitzaldia eta tailerra emanen du Clint Jean Louis Osasunbideko medikuak liburutegian
Hilabeteko bigarren asteburua izanik, zinema klasikoak eta komertzialak, biek izanen dute tokia Leitzako Herri Aretoan. Zaharrak berri zine zikloari segida emanez, Sam Peckinpah zuzendariaren La cruz de hierro filma emanen dute. Larunbatean, azaroaren 18an, jatorrizko bertsioan eskainiko dute eta igandean, azaroaren 19an, gaztelaniaz. Bi emanaldiak 17:00etan hasiko dira. Horren ondotik, 19:30ean, urri bukaeran estreinatutako Alimañas filma eskainiko dute.