Urte sasoi honetan, herrian sukaldaritza tailer bat antolatzeko ohitura izaten da. Aurtengo hitzordua ere prestatu dute eta abenduaren 16an, larunbatean, moka tarta nola egiten den ikasteko aukera eskainiko dute. Goizean, 10:00etan egin dute hitzordua eskolako jangelan eta Mari Luz eta Argiñe izanen dira irakasleak.
Aurreko urteetan egindako ikastaroetan aldez aurretik izen-ematea beharrezkoa izaten zen. Aurten ez da hala izango, interesa dutenek abenduaren 16an 10:00etan eskolara joatea aski izanen dute. Gainera, dohainik izanen da ikastaroa.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!