Josu Sanjurjorekin eta Maialen Akizurekin bertso afaria eginen dute abenduaren 16an Beran

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 6a, 10:00

Josu Sanjurjo lesakarra eta Maialen Akizu urretxuarra ariko dira bertsotan.

Berako Barraskilo Gazte Taldeak eta Espidobaita elkarteak antolatuta, abenduaren 16an, larunbata, bertso afaria eginen dute Espidobaitan. Sarrerak heldu den astelehenera arte, abenduaren 11ra arte erosten ahal dira Purienean.

Afaria 21:00etan izanen da eta Maialen Akizu eta Josu Sanjurjo bertsolariak ariko dira kantuan. Ondoko menua izanen dute jateko: paella, aratxe gisatua, postrea eta kopa eta 25 euroko prezioa izanen du.

Alergiaren bat, intolerantziaren bat edo mendu begetarianoa nahi dutenek abenduaren 11ra arte abisatzeko aukera izanen dute. Horretarako gazte taldearen Instagram kontura mezu bat bidali edo 634 95 17 53 zenbakira mezu bat bidali beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun