Alkerdi auzoko besta ospatuko dute abenduaren 16an

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 14a, 15:00
Giro ederra izanen dute aurten ere Alkerdiko bestetan. Argazkia 2005ekoa da, duela hemezortzi urtekoa.

Urdazubi eta Zugarramurdiko muga auzokoek bazkaria eta musika izanen dute Beñat Mitxelena akordeoilariarekin

Abenduko ospakizunei hasiera emanez, Alkerdi auzokoek beraien urteroko besta antolatu dute abenduaren 16rako. Urte anitzez Burkaitzea edo Armua jatetxeetan egin zuten bazkaria, geroztik Montxon ere egin dute azken urteetan eta aurten Zugarramurdiko Azketa jatetxean ospatuko dute eguna, bi herrien mugan dauden auzokoek. Arantzako Beñat Mitxelena akordeoilariak jarriko du giroa eguerdi partean, bazkarian eta bazkalondoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun