Gabonetako kontzertua eskainiko dute abenduaren 16an Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 13a, 10:00

2017ko Eguberrietako kontzertua.

Herriko gaztetxoek eta Umore Ona abesbatzak gabonetako kontzertua eskainiko dute larunbatean, hilak 16. Goizuetako elizan 19:15ean hasiko da emanaldia eta saio atsegina eta alaia izanen dela aurreratu dute. Ainara Narbarte izanen da gaztetxoen zuzendaria eta Eneko Amundarain abesbatzarena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun