Txalapartaren oinarrizko maila ikasiko dute ikastaroan. Ekainaren 16an, ostirala izanen da, eta haurrentzako eta helduentzako izanen da.
Goizuetako Kultur Taldearen eskutik, gonbidatu berezia izanen dute ostiral honetan, ekainaren 16an, Goizuetan: Joseba Sarrionandia Uribelarra idazle iurretarra, hainbat narrazio eta olerki libururen egilea. Egoerak eta liburuak solasaldia eginen du 18:30ean udaletxeko ganbaran.
Arantzako irratiari buruz Oier Fuentes zinemagile beratarrak egin duen 10 watt bakarrik lana ikusteko aukera izanen da ortziralean Arantzan. Film laburra ikusteaz gain, Arantzako irratiari buruzko solasaldia antolatu dute.
Gelditu gabe, lanean segitzen dute makroproiektu eolikoen kontra Malerrekako herritarrek sortu duten Malerreka Bizirik taldean. Asteburuan, egun osoko hitzordua antolatu zuten Elgorriagan, Zubietan eta Iturenen, eta ortzirale honetan, ekainaren 16an, Sustrai Erakuntzakoak eta Lesakako Endara Bizirik plataformakoak gonbidatu dituzte. Hitzaldi informatiboa Donezteben eginen dute.
Ortziralean 20:00etan hasiko da Iparraldeko Orkestrak antolatutako emanaldia Larreko kultur gunean
Laura Gurbindoren eskutik, sendabelar ikastaroa izanen dute Etxalarko Larraburuan, Etxalarko udalak lagunduta. Bi mailako ikastaroak eskainiko dira (biak 32 ordukoak).
Ortziralean hasi eta igandera bitarte ospatuko dituzte bestak. Larunbatean bestabusa izanen da Bortzirietako bertze herrietatik Berara joateko.