Goxoan taldeak Europako ekialdeko musika eskainiko du Senpereko Larreko kultur gunean ekainaren 16an, ortziralean 20:00etan. Iparraldeko Orkestrak antolatutako emanaldira sartzea 15 euro gostako da.
Euskal Herriko Orkestraren (Iparraldeko Orkestra) denboraldi oparoa ixteko misio zaila du Goxoan taldeak. Talde hau 2013an sortu zen, eta Ekialdeko Europako errepertorioa jotzen hasi zen. Kantu ilunak eta alaka, beraz, hango orkestrek ezkontzak zein hiletak ospatzen baitituzte. Goxoan taldeak ere, denboraldi-amaierako agur tristearekin batera, berriro aurkitzeko pozarekin, udarekin, lotutako errepertorioa joko du. Programan, Klezmer musikako klasiko handiak eta Erdialdeko eta Ekialdeko Europako herrikoiak joko dituzte.