Makroproiektu eolikoen gaia puri-purian dagoen honetan, ez da Sustrai Erakuntzakoek eta Lesakako Endara Bizirik plataformakoek eskualdera eginen duten lehenbiziko bisita. Apirilaren 14an Arantzan izan ziren, apirilaren 28an Zubietara gonbidatu zituzten eta maiatzaren 18an Etxalarrera. Geroztik, proiektu eolikoen kontrako taldeak ere sortu dituzte eskualdean: Arantza Bizirik Arantzan, Azkua Bizirik Etxalarren eta Malerreka Bizirik Malerrekan.
Hain zuzen, azken horrek Sustrai Erakuntzakoekin eta Endara Bizirik-ekoekin hitzaldi informatiboa antolatu du ortzirale honetarako. Doneztebeko zinema aretoan bilduko dira, 19:00etan.