Txalaparta tailerra eginen dute ekainaren 16an Zubietako ostatuan

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 7a, 10:00

Txalapartaren oinarrizko maila ikasiko dute ikastaroan. Ekainaren 16an, ostirala izanen da, eta haurrentzako eta helduentzako izanen da.

08:00etan, sei eta hamalau urte arteko neska-mutikoei zuzendutako ikastaroa izanen da eta 19:30ean, 15 urtetik aurrerako nagusiei zuzendutakoa.

Izena ostatuan bertan eman behar da ekainaren 12a baino lehen. Markina-Xemeingo talde bat etortzekoa da asteburu pasa eta beraiek emanen dute ikastaroa

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun