Joan den azaroan Leitzan estreinatu zuten Manex Morenoren Ertzak leuntzen dokumentala eta aldi honetan Goizuetako Udaletxeko Ganbaran ikusteko aukera izanen da. Ostiralean, maiatzaren 12an, 18:30ean emanen dute.
Ugarana emakume elkarteak antolatua Alazne Etxeberria aktoreak eskainiko du 19:00etan kultur etxean eta gero afaria izanen dute
Apuntatzeko epea otsailaren 28an bukatuko da
Lesakako Osasun Zentroak jakinarazi duenez, edoskitzearen inguruko bortz tailer eginen dituzte martxotik ekainera bitarte. Silvia Martinez Duque Lesakako Osasun Zentroko pediatriako erizainak eta Marilen Telletxea Bertiz erizain komunitarioak eta emaginak zuzenduko dituzte saioak.
Laura Gurbindoren eskutik, sendabelar ikastaroa izanen dute Etxalarko Larraburuan, Etxalarko udalak lagunduta. Bi mailako ikastaroak eskainiko dira (biak 32 ordukoak).
Peito Castelo artista gipuzkoarraren Harri-Hari erakusketa ikusgai izanen da apirilaren 1etik ekainaren 4ra Berako Labiaga ikastolako areto nagusian. Larunbat eta igandetan egonen da irekia aretoa, 16:00etatik 20:00etara.
Apirilaren 1ean, larunbatean 18:00etan eginen dute inaugurazioa eta maiatzaren 14ra bitarte izanen dira ikusgai
Ostiralean 19:00etan eginen den inaugurazioan margolariak bisita gidatua eskainiko du