‘Bikote bila. Zenbat komeri!’ bakarrizketa izanen dute maiatzaren 12an Urdazubin

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 11a, 07:00

Alazne Etxeberria aktoreak bakarrizketa eskainiko du ortzirale arratsaldean Urdazubiko kultur etxean eta gero afaria izanen dute.

Ugarana emakume elkarteak antolatua Alazne Etxeberria aktoreak eskainiko du 19:00etan kultur etxean eta gero afaria izanen dute

Alazne Etxeberria aktoreak Bikote bila. Zenbat komeri! bakarrizketa eskainiko du maiatzaren 12an, ortziralean 19:00etan Urdazubiko kultur etxean. Urdazubiko Ugarana emakume elkarteak antolatu du emanaldia, udalaren laguntzaz, eta ondotik afaria izanen dute.

Sinopsia

Emakume euskaldun bat bikote bila… Senargaia, maitalea, laguna, edo txateatzen duen norbait!!. Izan ere, aitortu behar da: ligatzea zaila da, eta Euskadin, are gehiago!

Mota guztietako teknologiak eta estrategiak erabiliko ditu mutil-lagunaren bila joateko. Baina oraindik-orain ez du formula sekreturik aurkitu bikote egonkorra aurkitzeko. Ahalmenak galtzen ari da. Momentu bat… ez ditu inoiz izan-eta!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun