LHL erronkako lantaldearen eskariz egin zuen Manex Moreno Uharte Leitzako dokumentalgileak Ertzak leuntzen dokumentala. Herrian dauden mugikortasunerako zailtasunak erakusteaz gain, inklusibitatea bere osotasunean landu zuten eta Morenok «kontzientziazio dokumentala» dela esanez deskribatu zuen; «Ikusezina bistaratzeko aukera ona» izan zela ere nabarmendu zuen.
Azaroan estreinatu zutenetik hainbat bazterretan eman dute 45 minutuko emanaldia, eta bihar, Goizuetak hartuko du lekukoa.