Ander Izagirre kazetariak eta idazleak, Vuelta al pais de Elkano bere azken lana aurkeztuko du ortziralean, martxoaren 17an, Berako Liburutegian, 18:00etan. Idazlea bertan izanen da, eta liburuaren nondik norakoei buruz solastatuko da. Liburua irakurri nahi duenak eskuragarri dauka liburutegian hartzeko.
Ortziralean 19:30ean Pello Apezetxea kultur etxean Etxalarko mendi itzuliren bosgarren edizioa antolatzen hasteko bilera eginen dute martxoaren 17an, ortziralean 19:30ean Etxalarko Pello Apezetxea kultur etxean. 2021ean bertan behera utzi behar izan zuten mendi itzulia, baina aurten berriz ere egin nahi dute Etxalarren.
Ostiralean 20:00etatik aurrera Krisketa folk taldeak joko du Herriko ostatuan eta Irlandako edariak eta janariak izanen dira ondotik Zubietako Herriko Ostatuko arduraduna jatorriz irlandarra izanik, bere herrialdeko egun handiena, San Patrizio edo Saint Patrick eguna seinalea eginez, ospakizuna antolatatu du martxoaren 17an. Ostiralean, 20:00etatik aurrera Gasteizko Krisketa folk musika taldeak animazioa jarriko du.
Apirilaren 1ean, larunbatean 18:00etan eginen dute inaugurazioa eta maiatzaren 14ra bitarte izanen dira ikusgai
Apuntatzeko epea otsailaren 28an bukatuko da
Atzo arratsaldean Saharako errefuxiatuen kanpalekuetako liburutegiei buruzko hitzaldia egitekoa zuten Leitzako liburutegian, eta horrekin batera, horri buruzko erakusketa zabaldu dute. Martxoaren 31ra arte ikusgai izanen da.
Uztaila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | |||||
3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
31 |