Saint Patrick Eguna ospatuko dute martxoaren 17an Zubietan

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 15a, 13:00
Gasteizko Krisketa folk taldeak joko du ostiralean Zubietako Herriko Ostatuko Saint Patrick gauean.

Ostiralean 20:00etatik aurrera Krisketa folk taldeak joko du Herriko ostatuan eta Irlandako edariak eta janariak izanen dira ondotik

Zubietako Herriko Ostatuko arduraduna  jatorriz irlandarra izanik, bere herrialdeko egun handiena, San Patrizio edo Saint Patrick eguna seinalea eginez, ospakizuna antolatatu du martxoaren 17an. Ostiralean, 20:00etatik aurrera Gasteizko Krisketa folk musika taldeak animazioa jarriko du.

Ondotik, Irlandako janariak eta edariak dastatzeko aukera izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun