Baztango Udaleko Kultura Zerbitzuak antolatua, artista oronoztarrak Lehengo Lepotikan Burua bere lehenbiziko bakarkako diskoa aurkeztuko du otsailaren 12an 18:00etan Elizondoko Arizkunenea Kultur etxean.
Zuhaitz Gurrutxaga eta Iker Galartza protagonista dituen 'Lehendakari gaia' komedia ikusteko aukera izanen dute igandean Leitzako Herri Aretoan. Emanaldia 19:00etan izanen da eta sarrerak aurretik erosita 7 euroko prezioa dute eta egunean bertan 8 eurokoa.
Labiaga ikastolaren areto nagusian izanen dira urtarrilaren 14tik martxoaren 19ra. Bere erakusketa aprobetxatuz, Iker Valleren margolanekin osatutako 2023ko egutegia ere argitaratu du Labiaga Ikastolak.
Herriko elkarte, ikastetxe eta artistek osatu dute eta otsailaren 26ra arte ikusgai dago
Irundik pasatako emakume migranteen argazkiekin erakusketa osatu du Gari Garaialde argazkilariak eta Irungo Harrera Sareko kideak. Erakusketa hori Leitzako Torrean ikusgai izanen da gaurtik eta martxoaren 10era arte.
Uztaila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | |||||
3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
31 |