'Lehendakari gaia' antzezlana igandean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 10a, 09:00
Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga dira emanaldiko antzezleak. Irudia: Txalo konpainia.

Zuhaitz Gurrutxaga eta Iker Galartza protagonista dituen 'Lehendakari gaia' komedia ikusteko aukera izanen dute igandean Leitzako Herri Aretoan. Emanaldia 19:00etan izanen da eta sarrerak aurretik erosita 7 euroko prezioa dute eta egunean bertan 8 eurokoa. 

Sinopsia

Lehendakari hautatu berria inbestidura-ekitaldirako hitzaldia prestatzen ari da; azken orduan, ordea, arazo larri bat sortuko zaio. Izan ere, ekitaldia eta hitzaldia eman beharrak aurpegian gestu (tik) arraro, barregarri eta aguantaezina eragin diote hautetsiari. Kendu ezina. Ekitaldi nagusia izorratzeko arriskua dago.

Arazoa bideratzeko psikiatra bat ageriko da eta ondorioz, bien artean berriketaldi dibertigarri eta nahasgarri bat sortuko da.

Zer du bakoitzak ezkutatzeko? Zein dira bakoitzaren benetako motibazioak? Atzera begiratuta, bizitzan zerk ekarri ditu dauden lekura? Eta batez ere, bata zeinbestea, euren eginkizunetan bokaziodunak al dira?

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun