Larunbata, otsailak 11

08:00

Aranoko inauteriak

Leitzaldea Arano | Bestak

Goizean, Izer eta Alabier trikitilari eta panderojolearekin puxka biltzen ibiliko dira zomorroak

Aranoko inauteriak

Goizean, Izer eta Alabier trikitilari eta panderojolearekin puxka biltzen ibiliko dira zomorroak

08:00

Arainburu Mendi Taldearen ateraldia Leitzara

Leitzaldea Goizueta | Mendi ibilaldiak

Herriko plazatik abiatuta, Iberon barna Leitza izanen du helmuga Goizuetako mendi taldearen hurrengo irteerak. 

Arainburu Mendi Taldearen ateraldia Leitzara

Herriko plazatik abiatuta, Iberon barna Leitza izanen du helmuga Goizuetako mendi taldearen hurrengo irteerak. 

10:30

Bertako ekoizleen merkatua Beran larunbatean

Beralandeta, Bera | Azoka

Hilabeteko bigarren larunbatero bezala, larunbat honetan ere bertako ekoizleen merkatua eginen dute Beran. Eguraldi ona bada Beralandeta kanpoaldean eginen dute, eta txarra balda, aldiz, barrenean. Merkatua 10:30ean hasi eta 13:30ean bukatuko da. 

Bertako ekoizleen merkatua Beran larunbatean Beralandeta

Hilabeteko bigarren larunbatero bezala, larunbat honetan ere bertako ekoizleen merkatua eginen dute Beran. Eguraldi ona bada Beralandeta kanpoaldean eginen dute, eta txarra balda, aldiz, barrenean. Merkatua 10:30ean hasi eta 13:30ean bukatuko da. 

16:00

Zakozar atera behar dutenen bilera

Arrano elkartea, Lesaka | Bilerak

Lesakako inauterietan zakozar edo zakuzahar ateratzeko intentzioa dutenak bilera batera deituak daude otsailaren 11n, larunbatean 16:00etan Arrano elkartean. Horretaz gainera, 17:00etan zakuak josten ikasteko aukera izanen du behar duenak.

Zakozar atera behar dutenen bilera Arrano elkartea

Lesakako inauterietan zakozar edo zakuzahar ateratzeko intentzioa dutenak bilera batera deituak daude otsailaren 11n, larunbatean 16:00etan Arrano elkartean. Horretaz gainera, 17:00etan zakuak josten ikasteko aukera izanen du behar duenak.

17:00

'4o ordu' pelikularen emanaldia

Herri Aretoa, Leitza | Zinema

Pelikula egin zutenetik 25 urtera, Otsailaren 11n, larunbatean berriz ere  pantailaratuko dute '40 ordu' Herri Aretoan. Bi saio eginen dituzte: 17:00etan eta 19:00etan. Bigarren saiorako sarrera guztiak bukatu dira, baina lehenengorako sarrerak oraindik ere eskuragarri daude Astizen eta Maimurren. 

'4o ordu' pelikularen emanaldia Herri Aretoa

Pelikula egin zutenetik 25 urtera, Otsailaren 11n, larunbatean berriz ere  pantailaratuko dute '40 ordu' Herri Aretoan. Bi saio eginen dituzte: 17:00etan eta 19:00etan. Bigarren saiorako sarrera guztiak bukatu dira, baina lehenengorako sarrerak oraindik ere eskuragarri daude Astizen eta Maimurren. 

18:00

‘Alcarràs’ filma eskainiko dute larunbatean Lesakan

Harriondoa Kultur Etxea, Lesaka | Zinema

Alcarràs film kataluniarra ikusgai izanen da otsailaren 11n, larunbatean 18:00etan Lesakako Harriondoa kultur etxean. Beti Gazte elkarteak antolatu du emanaldia. Carla Simónek zuzendutako film honek Urrezko Hartza irabazi zuen Berlingo 72. Nazioarteko Zinemaldian.

‘Alcarràs’ filma eskainiko dute larunbatean Lesakan Harriondoa Kultur Etxea

Alcarràs film kataluniarra ikusgai izanen da otsailaren 11n, larunbatean 18:00etan Lesakako Harriondoa kultur etxean. Beti Gazte elkarteak antolatu du emanaldia. Carla Simónek zuzendutako film honek Urrezko Hartza irabazi zuen Berlingo 72. Nazioarteko Zinemaldian.

22:30
00:30

Elektrogaua Atekabeltzen

Atekabeltz gaztetxean, Leitzaldea Leitza | Kontzertuak

Larunbatean, otsailaren 11n, 22:30etik aurrera elektrogaua izanen dute Leitzako gaztetxean eta hainbat gonbidatu izanen dituzte. Gauari hasiera emateko Sega Sound Killers taldeak kontzertua emanen du eta segidan lau DJ ariko dira: Disruption, Elusive, Rythmss eta Unkx.  Sarrerak zortzi eurotan Torrean eros daitezke.

Elektrogaua Atekabeltzen Atekabeltz gaztetxean

Larunbatean, otsailaren 11n, 22:30etik aurrera elektrogaua izanen dute Leitzako gaztetxean eta hainbat gonbidatu izanen dituzte. Gauari hasiera emateko Sega Sound Killers taldeak kontzertua emanen du eta segidan lau DJ ariko dira: Disruption, Elusive, Rythmss eta Unkx.  Sarrerak zortzi eurotan Torrean eros daitezke.

16:00
20:00

Iker Valleren margolanak Labiagako aretoan

Labiaga Ikastola, Bera | Erakusketak

Labiaga ikastolaren areto nagusian izanen dira urtarrilaren 14tik martxoaren 19ra. Bere erakusketa aprobetxatuz, Iker Valleren margolanekin osatutako 2023ko egutegia ere argitaratu du Labiaga Ikastolak.

Iker Valleren margolanak Labiagako aretoan Labiaga Ikastola

Labiaga ikastolaren areto nagusian izanen dira urtarrilaren 14tik martxoaren 19ra. Bere erakusketa aprobetxatuz, Iker Valleren margolanekin osatutako 2023ko egutegia ere argitaratu du Labiaga Ikastolak.

09:00
14:00

Inauterietako irteerak Senperen

Xareta Senpere | Ospakizunak

Amotze, Ibarrun, Karrika eta Olha auzoetan ibili ondotik, Ergaraien ibiliko dira gazteak otsailaren 4an, Urgurin hilaren 11n eta 18an plazan izanen dute amaiera

Inauterietako irteerak Senperen

Amotze, Ibarrun, Karrika eta Olha auzoetan ibili ondotik, Ergaraien ibiliko dira gazteak otsailaren 4an, Urgurin hilaren 11n eta 18an plazan izanen dute amaiera

14:00
17:00

'Ihauteri' erakusketa Sarako lezeetan

Sarako lezeak, Sara | Erakusketak

Herriko elkarte, ikastetxe eta artistek osatu dute eta otsailaren 26ra arte ikusgai dago

'Ihauteri' erakusketa Sarako lezeetan Sarako lezeak

Herriko elkarte, ikastetxe eta artistek osatu dute eta otsailaren 26ra arte ikusgai dago

12:00

'...eta bidean Irun, begirada bat bidean doazen emakumezkoei' argazki erakusketa Leitzan

Torrean, Leitzaldea Leitza | Erakusketak

Irundik pasatako emakume migranteen argazkiekin erakusketa osatu du Gari Garaialde argazkilariak eta Irungo Harrera Sareko kideak. Erakusketa hori Leitzako Torrean ikusgai izanen da gaurtik eta martxoaren 10era arte.

'...eta bidean Irun, begirada bat bidean doazen emakumezkoei' argazki erakusketa Leitzan Torrean